BEGIRADA BATEKIN ASKO ESAN DAITEKE



Argazkiaren iturria: http://osmelysrosillomgerencia.blogspot.com/2010/11/comunicacion.html

2011-11-08

Komunikazio musikala

Musikaren bitartez pertsona batek kontzeptu konkretu batengan duen interpretazioa alda dezakegu, hau da, egoera berdin batetan, musika efektu desberdinekin gauza bat edo beste bat guztiz kontrakoa transmititzen dugu. Adibide argia dugu beldurrezko pelikuletan jartzen duten musika, normalean efektu honi ezker beldur gehiago sentitzera bultzatzen gaitu, baina musika hau kentzen badugu, sortuko genukeen beldurra berdina izango litzateke? Argi dago galdera honen erantzuna, hots, pelikula guztiz aldatuko litzateke eta ez zen izango oso beldurgarria.

Beraz, esan ahal dugu musikaren bidez ere komunikatu ahal gaitezkeela. Hau da, gure nahiak edo sentimenduak adierazi ahal ditugu instrumentuen bidez, besteek ulertzeko nahian.

Esandakoa ondo laburtzen duen eszena bat jarriko dizuet, non argi ikusten den musikaren bitartez komunikatu ahal gaitezkeela. Hurrengoko bideoan, Zelanda Berriko errugbi taldea agertzen da, non jaka bat interpretatzen duten, aurkariak beldurtzeko asmoz. Gainera aipatzekoa da, historian zehar ere, musika ezberdinak erabili direla gerra garaietan batez ere, etsaietan eragin zuzena izateko. Honekin esan nahi dut musikaren bitartez, sentimendu edo izaera desberdinak piztu ahal direla.


No hay comentarios: