BEGIRADA BATEKIN ASKO ESAN DAITEKE



Argazkiaren iturria: http://osmelysrosillomgerencia.blogspot.com/2010/11/comunicacion.html
Mostrando las entradas con la etiqueta testua. Mostrar todas las entradas
Mostrando las entradas con la etiqueta testua. Mostrar todas las entradas

2011-10-21

Testua & Diskurtsoa

Gaur blog honetan agertuko den posta, lotura zuzena izango du komunikazio gaitasun garapeneko klasean emandako materiarekin. Gizakiok elkarrekin komunikatzeko eta gure ideiak komunean jartzeko erabiltzen ditugun bi ezaugarri, testua eta diskurtsoa, agertuko dira. Aspektu teorikoetan sartu aurretik, diskurtsoa eta testua saindu behar dituzten bi faktore aipatuko ditut; euskaren kalitatea eta komunikatzeko gaitasuna.

Bai testuan zein diskurtsoan erabilitako euskara hiru puntu garrantzitsu izan behar ditu:

· Zuzentasuna; arauen araberako euskara zuzena izan behar da: ortografia, lexiko, sintaxi, ahoskera …

· Jatortasuna; Euskara senaren edo tradizioaren ezaugarriak bete

· Egokitasuna; Idatzitakoaren xedea lortzeko euskara egokia.

Norberak bere bizitzan zehar komunikazio gaitasun egokia izan behar du, horrela testua eta diskurtso aberatsak egingo ahal ditu. Komunikazio gaitasuna ez da teknika hutsa baizik eta gizakiaren gizatasuna areagotzeko modua. Gainera komunikazioan erabilitako hizkuntzak gizakia gizaki egiten du eta hizkuntza gure komunikazio gaitasunaren oinarria da.

Orain diskurtsoa eta testuaren arteko desberdintasunak azalduko ditut:

Hasteko diskurtso arloan hainbat helburu aurkitu ditzakegu; informatzea ( presako albiste, irratia), heztea ( irakaskuntza), pertsuaditzea ( publizitatea, propaganda), entretenitzekoa (antzerkia, zinema) dira horietako batzuk. Gainera gure diskurtsoa ondo transmititzeko diskurtsoa ondo eratuta egon behar da; ondorengo zatiak egoki antolatuta egon behar dira; sarrera, azalpena, arrazoibide, epilogoa.