BEGIRADA BATEKIN ASKO ESAN DAITEKE



Argazkiaren iturria: http://osmelysrosillomgerencia.blogspot.com/2010/11/comunicacion.html
Mostrando las entradas con la etiqueta hizkuntza. Mostrar todas las entradas
Mostrando las entradas con la etiqueta hizkuntza. Mostrar todas las entradas

2011-11-11

Blog interesgarri batzuk

Egunon, gaur blog interesgarri batzuk aipatuko dizkizuet.



1- Blog hau nire gairekin lotura zuzena du, komunikazioa lantzen baitu barruan. Magisteritza eskolan ematen dugun gaia aztertzen du nire lankide Pablok. Hain zuzen ere komunikazio gaitasunean ematen ditugun edukiak aipatzen ditu, hau da; gramatika, hizkuntzaren terminoak, ahoskotasuna, euskera eta hizkuntzaren jatorrian zentratzen da.
http://ezgutxiezlarregi.blogspot.com/








  


2- Blog hau nire lankide Sheila Quijadarena da. Nire gaiarekin lotura ez duen arren, interesgarria iruditu zait. Gainera lehenego eskola momentutik ezagutu dudan neska da eta lan guztiak berarekin egin ditut, beraz bere blogari buruz aipamen berezia egitea pentsatu dut.Hezkuntza berezietaz hitz egiten du, hau da, umeak eskola garaian izan ahal dituzten arazoak azaldu eta arazo hauei irtenbidea biltzen du.
http://beti-adi.blogspot.com/













3- Sarean aurkitu dudan blog honetan komunikazio sarrera bat dago, 3-6 urte bitartean hizkuntza eta komunkazio faktoreetan zentratzen da.


http://gelapdi.blogspot.com/2011/02/hizkuntza-eta-komunikazio-unitateak.html

2011-10-05

Komunikazio ezaugarriak


Komunikazio hitza latinetik dator “ commnicare” hitzetik hain zuzen ere. Gaur egun eta aitzinean gertatzen den moduan, pertsona garen moduan komunikatzeko ekintza ezinbesteko daukagu, hau da, komunikatu gabe ezin ginateke bizi. Aipatu beharra dago, komunikazioaren munduan hainbat metodo desberdin daukagula zeregin hau burutzeko: Komunikazio bisuala, artistikoa, akustikoa, sentsoriala … Honetaz aparte komunikazio egokia izatea beharrezkoa da pertsona moduan hazteko zein gizartearen partaide izateko.


Pertsonen arteko informazioa transmititzeko hainbat osagai egotea beharrezkoa da; Emailea, hartzailea, mezua, kanala, kodigoa eta ingurua.


· Emailea: Mezua sortzen, bidaltzen duen pertsona edo pertsona taldea.

· Hartzailea: Mezua jasotzen duen pertsona edo pertsona taldea.

· Mezua: Emaileari hartzaileari bidalitako informazio multzoa.

· Kanala: erabilitako baliabidea mezua transmititzeko.

· Kodigoa: Erabilitako arau eta zeinua multzoa mezua bidaltzeko.

· Ingurua: Komunikazioa gauzatzen den egoera.

Hartzaile eta emailearen arteko komunikazioa egokia eta efikaza izateko, egokituta egon behar dira erabilitako baliabideak eta tresnak, hau da, idatzizko, ahozko eta gorputzeko hizkuntzak bien aldetik menperatuak izan behar dira. Mezuen transferentzia egokia izatea lotura zuzena du erabilitako hizkuntzarekin, hots, hartzailea ez badu ulertzen emaileak erabilitzako hizkuntza metodoa, ezinezkoa izango da mezua egoki ulertzea.