BEGIRADA BATEKIN ASKO ESAN DAITEKE



Argazkiaren iturria: http://osmelysrosillomgerencia.blogspot.com/2010/11/comunicacion.html

2011-10-05

Komunikazio ezaugarriak


Komunikazio hitza latinetik dator “ commnicare” hitzetik hain zuzen ere. Gaur egun eta aitzinean gertatzen den moduan, pertsona garen moduan komunikatzeko ekintza ezinbesteko daukagu, hau da, komunikatu gabe ezin ginateke bizi. Aipatu beharra dago, komunikazioaren munduan hainbat metodo desberdin daukagula zeregin hau burutzeko: Komunikazio bisuala, artistikoa, akustikoa, sentsoriala … Honetaz aparte komunikazio egokia izatea beharrezkoa da pertsona moduan hazteko zein gizartearen partaide izateko.


Pertsonen arteko informazioa transmititzeko hainbat osagai egotea beharrezkoa da; Emailea, hartzailea, mezua, kanala, kodigoa eta ingurua.


· Emailea: Mezua sortzen, bidaltzen duen pertsona edo pertsona taldea.

· Hartzailea: Mezua jasotzen duen pertsona edo pertsona taldea.

· Mezua: Emaileari hartzaileari bidalitako informazio multzoa.

· Kanala: erabilitako baliabidea mezua transmititzeko.

· Kodigoa: Erabilitako arau eta zeinua multzoa mezua bidaltzeko.

· Ingurua: Komunikazioa gauzatzen den egoera.

Hartzaile eta emailearen arteko komunikazioa egokia eta efikaza izateko, egokituta egon behar dira erabilitako baliabideak eta tresnak, hau da, idatzizko, ahozko eta gorputzeko hizkuntzak bien aldetik menperatuak izan behar dira. Mezuen transferentzia egokia izatea lotura zuzena du erabilitako hizkuntzarekin, hots, hartzailea ez badu ulertzen emaileak erabilitzako hizkuntza metodoa, ezinezkoa izango da mezua egoki ulertzea.





Beraz, prozesu hauetan dauden arazo motak konpontzeko hainbat estrategi metodologiko desberdin daude, hurrengo artikuluetan agertuko dira hauetako batzuk. Aipatu beharra dago, arazo espezialak dituzten pertsonek ( ez entzun, ez ikusi…) estrategia bereziak erabiltzen dituztela komunikazio arazoei aurre egiteko.



Hona hemen komunikazio inguruan esaldi garrantzitsu bat, J.J Basterretxeak esandakoa:

Gizakien ahalmen esklusiboa izan arren, komunikazioa bere harreman indibidualak zein kolektiboak garatzeko eta bideratzeko beharrezkoa duen tresna kognitiboa eta azaltzailea da.
· Kognitiboa da mundua ulertzeko balio diolako

· Azaltzailea da ulertu duen munduari buruzko diskurtsoa eraikitzeko balio diolako

Argazkia:

Informazioa:
Leku interesgarriak:


No hay comentarios: