Hasiera batean komunikazio terminoa eta honen inguruaren ezaugarriak azaldu egin ditut, oraingo artikuluan komunikazio arloan ohikoa den arazo batez hitz-egingo dut.
Komunikazio munduan zati oso garrantzitsu bat aurkitu dezakegu. Zeinu hizkuntza daukagu arlo hori, gor eta mutuek erabilitako mintzaria da eta hauek dituzten arazoei aurre egiteko baliabide aproposa da. Historian zehar pertsona hauek arazo larriak izan dituzte komunikatzeko, beraz hizkuntza mota honen aurrerapena oso interesgarria eta baliagarria izan da pertsona hauentzako. Zeinu hizkuntza begi-zeinuzko hizkuntza da, hau da, bistaren bidez jasotzen da informazio guztia eta ahozko hizkuntza alde batera usten da.
Aipatu beharra dago zeinu hizkuntza inguruan, munduan zehar hainbat zeinu zabalduta daudela,guztiok ezagunak ditugunak, baina hizkuntza guztiak bezala, tokian tokikoa da, zeinu hizkuntza bakoitza bere eredu edo kode propioa daukate.
Arazo hau dituzten pertsonak, ez daukate soilik modu bat komunikatzeko, era bat baino gehiago aurkitu dezakegu zeinu hizkuntza arloaren barruan:
· Ahozkoa: Pertsona gor batzuk metodo hau erabiltzen dute hezkuntza inguruarekiko lotura zuzena duelako, orain dela urteak pertsona gorrei derrigortzen zieten modu egokian ahoskatzen eta espresatzen, beraz horretarako ahozko komunikazio erabiltzera derrigortuta zeuden nahiz eta beraien ezer ez entzun
.
.
· Eskuzkoa: Azkeneko urteetan egindako borrokari ezker, gorren hizkuntzaren errespetua zaindu egin da, honek garrantzia handia hartu du eskolan irakasle bereziak sartu egin direlako, zeinu hizkuntzaren bidez arazoak dituzten pertsonei laguntzeko. Eskolan erabiltzen dena batez ere eskuzkoa da, gainera integrazio maila honetara heltzea laguntzen du munduari zeinu hizkuntza beste hizkuntzak bezain erabilgarria dela erakusteko.
· Idatzizkoa: Ez da ahaztu behar hezkuntzaren helburu nagusietako bat idaztea eta irakurtzea irakastea dela, beraz gure kaligrafia besteek problemarik gabe irakurtzera heldu behar gara. Alde honetan gorrak diren pertsonek ez dute problema handirik, idatzik komunikatu ahal dira, baina arazo nagusiena informazioa jasotzerako orduan aurkituko dute.
Esan bezala tokiaren arabera esku alfabeto desberdinak aurkitu ahal dugu, sistema hauek berez, sistema ortografikoen moldaketak dira, eskuen posizioen bitartez alfabetoko letra guztiak agertzen dira.
Informazioa:
Leku interesgarriak:
Argazkiak:
No hay comentarios:
Publicar un comentario