BEGIRADA BATEKIN ASKO ESAN DAITEKE



Argazkiaren iturria: http://osmelysrosillomgerencia.blogspot.com/2010/11/comunicacion.html

2011-10-28

Internet

Komunikazio mundua azkenengo urteetan asko aurreratu da, teknologia berriak agertu dira prozesu hau errazten dutenak, hau da, ideiak azkartasun handiarekin  transmititzen eta norberaren erosotasuna handitzen dutenak. Horietako bat internet da, ez da komunikazio metodo berri bat, baizik eta kanal berri bat da, lehen esan bezala erosotasun eta azkartasun handiagoa izatea ahalbidetzen duena. 

Interneten bidez gaur egungo komunikazio metodoen informazioa transmititzen da. Hasiera batean, komunikabide tradizionalak ( idatzizkoa, irratia, telebista) ez dute aurkitzen komunikabide berri baten lehiaketa, baizik eta internetek ate berriak irekitzen dizkie, horrela errazagoa izango dute beraien informazioa zabaltzea; CD-ROM antzera. Beraz, presta elektronikoa prentsa da eta sareko irratia ere irratia da, kanal honen laguntzaz baliatzen dira informazioa leku gehiagotara zabaltzeko. 

Hala ere internet, berezitasun propioak ditu
  •         Beste kanal batzuekin alderatzen badigu, internet kanal unibertsal bat dela esan dezakegu, hau da, mundu osoan zehar zabalduta dagoena. Kanal honek guztien informazioa inolako arazorik gabe jasotzeko aukera du.
  •          Kanal personalizable bat da, hau da, bakoitzak bere gustora moldatu dezake.
  •          Kanal hau modu infinitu batean hedatu daiteke, esan bezala mundiala da.

Interneten karakteristikak aztertzen baditugu, abantailak zein desabantailak aurkitu ditzakegu, beste kanal batzuekin konparatzen badugu ( papera, irrati uhinak …). Alde batetik eboluzio ikaragarria suposatzen du interneten agerpena, batez ere eragozpenak gainditzeko, informazioa leku gutxira heltzea esate baterako. Bestetik, interneten eboluzioa konstante denez, gaur egungo erabilitako baliabide hau zeharo aldatuko da hurrengo urteetan zehar, egungoa atzean utziz.





http://www.argo.es/medios/ponencia.html

http://alumnadodeprimero.blogspot.com/2010/03/como-encender-un-ordenador.html

No hay comentarios: