BEGIRADA BATEKIN ASKO ESAN DAITEKE



Argazkiaren iturria: http://osmelysrosillomgerencia.blogspot.com/2010/11/comunicacion.html
Mostrando las entradas con la etiqueta komunikazio. Mostrar todas las entradas
Mostrando las entradas con la etiqueta komunikazio. Mostrar todas las entradas

2011-11-14

Power point



Egunon, gaur saretik dagoen powerpoint bat aurkeztuko dizuet, nire gaiaren atal bat azaltzen duena. Honi ezker lehen aipatutako kontzeptu batzuk argitzeko baliogarri izango da. Behin hau ikusita, nire beste artikuluak irakurtzera gonbidatzen dizuet.


Eta orain, nik egindako powerpointa aurkeztuko dizuet, behin slideshare-ra igota. Pasadan urteko lan bat da, nahiz eta gaiarekin lotura zuzena ez izan, aipatu dudan horri hau frogatzeko eta ulertzeko erabili dut lan hau.

2011-11-11

Blog interesgarri batzuk

Egunon, gaur blog interesgarri batzuk aipatuko dizkizuet.



1- Blog hau nire gairekin lotura zuzena du, komunikazioa lantzen baitu barruan. Magisteritza eskolan ematen dugun gaia aztertzen du nire lankide Pablok. Hain zuzen ere komunikazio gaitasunean ematen ditugun edukiak aipatzen ditu, hau da; gramatika, hizkuntzaren terminoak, ahoskotasuna, euskera eta hizkuntzaren jatorrian zentratzen da.
http://ezgutxiezlarregi.blogspot.com/








  


2- Blog hau nire lankide Sheila Quijadarena da. Nire gaiarekin lotura ez duen arren, interesgarria iruditu zait. Gainera lehenego eskola momentutik ezagutu dudan neska da eta lan guztiak berarekin egin ditut, beraz bere blogari buruz aipamen berezia egitea pentsatu dut.Hezkuntza berezietaz hitz egiten du, hau da, umeak eskola garaian izan ahal dituzten arazoak azaldu eta arazo hauei irtenbidea biltzen du.
http://beti-adi.blogspot.com/













3- Sarean aurkitu dudan blog honetan komunikazio sarrera bat dago, 3-6 urte bitartean hizkuntza eta komunkazio faktoreetan zentratzen da.


http://gelapdi.blogspot.com/2011/02/hizkuntza-eta-komunikazio-unitateak.html

2011-11-09

Morse kodigoa

Gaur guztiok noizbait entzun dugu komunikazio baliabide batez hitz egingo dugu. Pelikuletan asko ateratzen da, batez ere arrantza pelikuletan. Filmetan normalean irratia apurtuta dagoenean erabiltzen du kapitaina eta beste itsasontzi batekin komunikatzeko erabili ahal da. Argiarekin zein soinuarekin komunikatu ahal gara metodo honekin. Arrantzarena erabilpen bat da, baina askoz gehiago ditu, hots, gure artean komunikatzeko ere erabili ahal dugu.




Behin pista hauek emadan suposatzen dut asmatu duzuela zertaz hari naizen. Morse kodeaz hitz egin dizuet. Honako hau esan bezala informazio bidaltzeko metodoa da, pultsu luze eta laburra erabiliz letra, zenbaki edo karaktere bereziak adierazi ahal dugu. Pultsu hau aipatu dudan moduan bai argiarekin zein soinuarekin egin ahal dugu.

2011-11-08

Komunikazio musikala

Musikaren bitartez pertsona batek kontzeptu konkretu batengan duen interpretazioa alda dezakegu, hau da, egoera berdin batetan, musika efektu desberdinekin gauza bat edo beste bat guztiz kontrakoa transmititzen dugu. Adibide argia dugu beldurrezko pelikuletan jartzen duten musika, normalean efektu honi ezker beldur gehiago sentitzera bultzatzen gaitu, baina musika hau kentzen badugu, sortuko genukeen beldurra berdina izango litzateke? Argi dago galdera honen erantzuna, hots, pelikula guztiz aldatuko litzateke eta ez zen izango oso beldurgarria.

Beraz, esan ahal dugu musikaren bidez ere komunikatu ahal gaitezkeela. Hau da, gure nahiak edo sentimenduak adierazi ahal ditugu instrumentuen bidez, besteek ulertzeko nahian.

Esandakoa ondo laburtzen duen eszena bat jarriko dizuet, non argi ikusten den musikaren bitartez komunikatu ahal gaitezkeela. Hurrengoko bideoan, Zelanda Berriko errugbi taldea agertzen da, non jaka bat interpretatzen duten, aurkariak beldurtzeko asmoz. Gainera aipatzekoa da, historian zehar ere, musika ezberdinak erabili direla gerra garaietan batez ere, etsaietan eragin zuzena izateko. Honekin esan nahi dut musikaren bitartez, sentimendu edo izaera desberdinak piztu ahal direla.


2011-10-21

Testua & Diskurtsoa

Gaur blog honetan agertuko den posta, lotura zuzena izango du komunikazio gaitasun garapeneko klasean emandako materiarekin. Gizakiok elkarrekin komunikatzeko eta gure ideiak komunean jartzeko erabiltzen ditugun bi ezaugarri, testua eta diskurtsoa, agertuko dira. Aspektu teorikoetan sartu aurretik, diskurtsoa eta testua saindu behar dituzten bi faktore aipatuko ditut; euskaren kalitatea eta komunikatzeko gaitasuna.

Bai testuan zein diskurtsoan erabilitako euskara hiru puntu garrantzitsu izan behar ditu:

· Zuzentasuna; arauen araberako euskara zuzena izan behar da: ortografia, lexiko, sintaxi, ahoskera …

· Jatortasuna; Euskara senaren edo tradizioaren ezaugarriak bete

· Egokitasuna; Idatzitakoaren xedea lortzeko euskara egokia.

Norberak bere bizitzan zehar komunikazio gaitasun egokia izan behar du, horrela testua eta diskurtso aberatsak egingo ahal ditu. Komunikazio gaitasuna ez da teknika hutsa baizik eta gizakiaren gizatasuna areagotzeko modua. Gainera komunikazioan erabilitako hizkuntzak gizakia gizaki egiten du eta hizkuntza gure komunikazio gaitasunaren oinarria da.

Orain diskurtsoa eta testuaren arteko desberdintasunak azalduko ditut:

Hasteko diskurtso arloan hainbat helburu aurkitu ditzakegu; informatzea ( presako albiste, irratia), heztea ( irakaskuntza), pertsuaditzea ( publizitatea, propaganda), entretenitzekoa (antzerkia, zinema) dira horietako batzuk. Gainera gure diskurtsoa ondo transmititzeko diskurtsoa ondo eratuta egon behar da; ondorengo zatiak egoki antolatuta egon behar dira; sarrera, azalpena, arrazoibide, epilogoa.


2011-10-14

Gorren komunikazioa

Hasiera batean komunikazio terminoa eta honen inguruaren ezaugarriak azaldu egin ditut, oraingo artikuluan komunikazio arloan ohikoa den arazo batez hitz-egingo dut.

Komunikazio munduan zati oso garrantzitsu bat aurkitu dezakegu. Zeinu hizkuntza daukagu arlo hori, gor eta mutuek erabilitako mintzaria da eta hauek dituzten arazoei aurre egiteko baliabide aproposa da. Historian zehar pertsona hauek arazo larriak izan dituzte komunikatzeko, beraz hizkuntza mota honen aurrerapena oso interesgarria eta baliagarria izan da pertsona hauentzako. Zeinu hizkuntza begi-zeinuzko hizkuntza da, hau da, bistaren bidez jasotzen da informazio guztia eta ahozko hizkuntza alde batera usten da. 

Aipatu beharra dago zeinu hizkuntza inguruan, munduan zehar hainbat zeinu zabalduta daudela,guztiok ezagunak ditugunak, baina hizkuntza guztiak bezala, tokian tokikoa da, zeinu hizkuntza bakoitza bere eredu edo kode propioa daukate. 

Arazo hau dituzten pertsonak, ez daukate soilik modu bat komunikatzeko, era bat baino gehiago aurkitu dezakegu zeinu hizkuntza arloaren barruan:

· Ahozkoa: Pertsona gor batzuk metodo hau erabiltzen dute hezkuntza inguruarekiko lotura zuzena duelako, orain dela urteak pertsona gorrei derrigortzen zieten modu egokian ahoskatzen eta espresatzen, beraz horretarako ahozko komunikazio erabiltzera derrigortuta zeuden nahiz eta beraien ezer ez entzun

.
· Eskuzkoa: Azkeneko urteetan egindako borrokari ezker, gorren hizkuntzaren errespetua zaindu egin da, honek garrantzia handia hartu du eskolan irakasle bereziak sartu egin direlako, zeinu hizkuntzaren bidez arazoak dituzten pertsonei laguntzeko. Eskolan erabiltzen dena batez ere eskuzkoa da, gainera integrazio maila honetara heltzea laguntzen du munduari zeinu hizkuntza beste hizkuntzak bezain erabilgarria dela erakusteko.

· Idatzizkoa: Ez da ahaztu behar hezkuntzaren helburu nagusietako bat idaztea eta irakurtzea irakastea dela, beraz gure kaligrafia besteek problemarik gabe irakurtzera heldu behar gara. Alde honetan gorrak diren pertsonek ez dute problema handirik, idatzik komunikatu ahal dira, baina arazo nagusiena informazioa jasotzerako orduan aurkituko dute.


2011-10-05

Komunikazio ezaugarriak


Komunikazio hitza latinetik dator “ commnicare” hitzetik hain zuzen ere. Gaur egun eta aitzinean gertatzen den moduan, pertsona garen moduan komunikatzeko ekintza ezinbesteko daukagu, hau da, komunikatu gabe ezin ginateke bizi. Aipatu beharra dago, komunikazioaren munduan hainbat metodo desberdin daukagula zeregin hau burutzeko: Komunikazio bisuala, artistikoa, akustikoa, sentsoriala … Honetaz aparte komunikazio egokia izatea beharrezkoa da pertsona moduan hazteko zein gizartearen partaide izateko.


Pertsonen arteko informazioa transmititzeko hainbat osagai egotea beharrezkoa da; Emailea, hartzailea, mezua, kanala, kodigoa eta ingurua.


· Emailea: Mezua sortzen, bidaltzen duen pertsona edo pertsona taldea.

· Hartzailea: Mezua jasotzen duen pertsona edo pertsona taldea.

· Mezua: Emaileari hartzaileari bidalitako informazio multzoa.

· Kanala: erabilitako baliabidea mezua transmititzeko.

· Kodigoa: Erabilitako arau eta zeinua multzoa mezua bidaltzeko.

· Ingurua: Komunikazioa gauzatzen den egoera.

Hartzaile eta emailearen arteko komunikazioa egokia eta efikaza izateko, egokituta egon behar dira erabilitako baliabideak eta tresnak, hau da, idatzizko, ahozko eta gorputzeko hizkuntzak bien aldetik menperatuak izan behar dira. Mezuen transferentzia egokia izatea lotura zuzena du erabilitako hizkuntzarekin, hots, hartzailea ez badu ulertzen emaileak erabilitzako hizkuntza metodoa, ezinezkoa izango da mezua egoki ulertzea.