Kaixo! ondorengo hausnarketan nire eguneroko bizitzan ikasteko erabiltzen ditudan web guneei buruz hitz egingo dizuet.
Hasteko, sarritan google bilatzailea erabiltzen du (Informazio bilatzailea). Aditu askok esaten duten moduan, kalitatezko bilatzailea dela argi dago. Gainera, bertan bilaketa nahiko zabalak direnez, google-ek akademiko atala askotan erabiltzen dut informazioa bilatzeko, testu zientifikoak bakarrik bilatzen dituelako. Google zerbitzuaren bidez, informazioa aurkitzerako orduan beste web gune interesgarri batzuetara eramaten digu. Nire kasuan, askotan erabiltzen ditudan bi web gune interesgarri hauek dira ( google bilatzailearekin azkar aurkitzen ditudanak); wikipedia eta elhuyar dira. Lehenengo guztion artean erakitzen dugun entzikopledia da eta bigarrena askotan funtzionatu didan hiztegia da. Google zerbitzuarekin jarraituz, google akademikoa erabiltzeaz aparte, google drive ere erabiltzen dut. Naiz eta bertako kontua askotan ez erabili, sarean lan egiteko eta dokumentu berean pertsona bat baino gehigo lan egiteko aproposa ikusten dut.
Jarraitzeko, aurkitu dudanb informazioa nire lagunei bidaltzeko hotmail erabiltzen dut (informazioa konpartitu). Egunean askotan erabiltzen dudan aplikazioa da, bertan informazio asko jasotzen dut. Gainera, momentuan mugikorrean ere informazio hori jasotzen dut, hots, edozein momentuan eta lekuan. Aipatu beharra dago, orain dela gutzi Hotmail izena kendu eta Outlook jarri egin zela. Hori ez ezik, aplikazio honekin momentuak komunitzakeo aukera ere ematen digu, hots, windows messenger edo skype.
Sare mundu honetan, erabiltzen dudan beste web gune bat moodle plataforma da (informazioa konpartitu). Honen bidez, unibertsitateko lan asko bildatzeko erabiltzen dut. Gainera, irakaslearekin momentuan kontaktuan jartzeko erabilgarria da, eta berak jarritako informazioa segundu batzuetan etxean edukitzeko aukera daukat. Beraz, plataforma honen bidez gure irakas-ikaste prozesua aurrera eramateko lagungarria da.
Bukatzeko, Youtube web gunea komentatzea beharrezkoa iruditzen zait (Informazio bilatzailea). Bertan, mota guztiko informazioa aurkitu dezakegu. Bideo asko daude gure irakas-ikaste prozesuan lagungarriak izan daitezkeenak.
Aipatu beharr dut, gutxiago erabiltzen dudan beste orrialde batzuk ere badaudela. Hauen artean, twitter, facebook, dropbox, prezzi... dauzkagu. Hauek irakas-ikaste prozesuan ere lagungarriak izan daitezke. Baina nire kasuan ez ditut asko erabiltzen.
@jonrb_92
#ehumooc
No hay comentarios:
Publicar un comentario