Hasteko PLE-ak zer
diren jakitea komenigarria ikusten dut. PLE-ak
“Ikasteko Ingurune Pertsonalak”
(Personal Learning Environment) ikasleei beren ikas-prozesuaren gaineko
kontrola eta kudeaketa hartzen laguntzen dieten sistemak dira. Sistema hauek
ikasleei ikas-helburuak zehaztu, ikaskuntza kudeatu, edukien eta prozesuen
kontrola hartaraziz, eta ikas-prozesuan zehar beste pertsonekin komunikatzen
laguntzen diete, nahi dituzten helburuak lortzen lagunduz horrela. Azken
finean, baliabide hauei esker ikasleen ikaste-irakaste prozesua hobetu daiteke.
Lehen PLE-a
Ikusi ditudan
guztietatik hau izan da gehien deitu nauen PLE-a. Batez ere, egunean zehar ia
gizarte guztia erabiltzen duen objektu baten inguruan doalako. Hori ez ezik,
merkatuan pil pilean dagoen tresna bat da, hots, enpresa handiak daude merkatu
honen atzetik eta diru handia mugitzen dute. Hori dela eta, tresna hauek
biltzen dituen aplikazioen inguruan doan PLE hau aukeratzea erabaki dut. Aipatu
beharra dago, naiz eta jende askok mugikor bat poltsikoan eraman, ez dakitela
honek zenbateko abantailak eskaini dezakeen, hots, askorentzat mundu ezezagun
bat dela uste dut. Ez dakite non dagoen beraien mugikorren muga. Beraz, eskema
honetan mugikorrek gure eguneroko bizitzean erabilgarriak diren abantailak
adierazten digu.
Bigarren PLE-a
PLE hau gustatu
zait norbera eskemaren zentroan agertzen delako. Edonork sarean zehar aurkitu
dezakeen aplikazio erailgarriak biltzen ditu eskema honek. Aplikazio hauei
esker ikaslea irakas-ikaste prozesuari etekin handiagoa atera diezaiokeela uste
dut. Eskeman aplikazio bakoitza zertarakoa balioa duen ondo banatuta agertzen
da. Hala ere, eskema pixka bat nahasgarria izan daiteke, hau da, aplikazio bat
honen erabilera ikusterako orduan nahasteko aukera dago. Beraz, edukia egokia
dela uste dut, baina beste modu baten adieraziko nuke. Aipatu beharra dut,
eskema honekin identifikatuta sentitzen naizela. Batez ere, ni erdian dagoen
pertsona bezala ikusten naiz, eta sarea eskaintzen dituen aplikazioak ikusteko
baliogarria iruditzen zait.
Hirugarren PLE-a
PLE honetan
kontzeptuak nahasten direla uste dut. Edukiak jarraitzeko zaila ikusten dut,
hots, ez dago batere argi zer esan nahi duen eta ez da ikusten eduki baten
ondoren zein doan. Hori ez ezik, aplikazioen izenak agertzen dira, baina hauen
deskribapena edo erabilpenaren azalpena falta ikusten dut. Ez da agertzen aplikazio
hauek zertarako erabili dezakegun. Aipatu beharra dago, ingelesez agertzen
dela, eta hori ni ulertzeko zailagoa dela. Hala ere, esan dudan bezala,
aplikazioen deskribapena faltan ikusten dut.
Laburbilduz, informazio garrantzitsua ezagutza
bihurtzea izan behar da eta hau ondoren informazioa
sortzea. Horrela, sortutako informazioa zabaltzea izango da garrantzitsuena. Hori
horrela izanda, PLE-ak erabiltzen ikasi dezakegu, ezagutza kognitibo altuak
garatuz, hala noa: bilaketa, azterketa, informazioaren trataera …
Twitter: @jonrb_92
#ehumooc
No hay comentarios:
Publicar un comentario