Gaur blog honetan agertuko den posta, lotura zuzena izango du komunikazio gaitasun garapeneko klasean emandako materiarekin. Gizakiok elkarrekin komunikatzeko eta gure ideiak komunean jartzeko erabiltzen ditugun bi ezaugarri, testua eta diskurtsoa, agertuko dira. Aspektu teorikoetan sartu aurretik, diskurtsoa eta testua saindu behar dituzten bi faktore aipatuko ditut; euskaren kalitatea eta komunikatzeko gaitasuna.
Bai testuan zein diskurtsoan erabilitako euskara hiru puntu garrantzitsu izan behar ditu:
· Zuzentasuna; arauen araberako euskara zuzena izan behar da: ortografia, lexiko, sintaxi, ahoskera …
· Jatortasuna; Euskara senaren edo tradizioaren ezaugarriak bete
· Egokitasuna; Idatzitakoaren xedea lortzeko euskara egokia.
Norberak bere bizitzan zehar komunikazio gaitasun egokia izan behar du, horrela testua eta diskurtso aberatsak egingo ahal ditu. Komunikazio gaitasuna ez da teknika hutsa baizik eta gizakiaren gizatasuna areagotzeko modua. Gainera komunikazioan erabilitako hizkuntzak gizakia gizaki egiten du eta hizkuntza gure komunikazio gaitasunaren oinarria da.
Orain diskurtsoa eta testuaren arteko desberdintasunak azalduko ditut:
Hasteko diskurtso arloan hainbat helburu aurkitu ditzakegu; informatzea ( presako albiste, irratia), heztea ( irakaskuntza), pertsuaditzea ( publizitatea, propaganda), entretenitzekoa (antzerkia, zinema) dira horietako batzuk. Gainera gure diskurtsoa ondo transmititzeko diskurtsoa ondo eratuta egon behar da; ondorengo zatiak egoki antolatuta egon behar dira; sarrera, azalpena, arrazoibide, epilogoa.
Jarraitzeko testuaren ezaugarriak aurkitu ditzakegu, hau da testua egoki ulertzeko hurrengo pausuak izan behar ditu:
Koherentzia; testuaren informazioari dagokion propietatea da.
Kantitatea; informazioaren kantitatea testuinguruaren arabera aztertzen da eta komunikazio egoera bakoitzaren arabera komeni den informazio mota.
Kualitatea; ideien argitasuna, osotasuna eta ulergarritasuna.
Egituraketa; informazioaren eduki semantiko logikoki ordenatua, hau da, testu zehatz batean informazio aurkezteko.
Kohesioa; testuaren artikulazio gramatikalari eta lexiko-semantikoari dagokio
.
.
Egokitasuna; erregistroa zein testu mota aurkitu ditzakegu barruan
Zuzentasuna, bai fonetiko, bai fonologiko eta morfosintaktikoa
Informazioa:
"komunikazio gaitasunaren garapena klasea"
No hay comentarios:
Publicar un comentario