BEGIRADA BATEKIN ASKO ESAN DAITEKE



Argazkiaren iturria: http://osmelysrosillomgerencia.blogspot.com/2010/11/comunicacion.html

2013-11-30

PLE



Hasteko PLE-ak zer diren jakitea komenigarria ikusten dut. PLE-ak  Ikasteko Ingurune Pertsonalak” (Personal Learning Environment) ikasleei beren ikas-prozesuaren gaineko kontrola eta kudeaketa hartzen laguntzen dieten sistemak dira. Sistema hauek ikasleei ikas-helburuak zehaztu, ikaskuntza kudeatu, edukien eta prozesuen kontrola hartaraziz, eta ikas-prozesuan zehar beste pertsonekin komunikatzen laguntzen diete, nahi dituzten helburuak lortzen lagunduz horrela. Azken finean, baliabide hauei esker ikasleen ikaste-irakaste prozesua  hobetu daiteke.
Lehen PLE-a
Ikusi ditudan guztietatik hau izan da gehien deitu nauen PLE-a. Batez ere, egunean zehar ia gizarte guztia erabiltzen duen objektu baten inguruan doalako. Hori ez ezik, merkatuan pil pilean dagoen tresna bat da, hots, enpresa handiak daude merkatu honen atzetik eta diru handia mugitzen dute. Hori dela eta, tresna hauek biltzen dituen aplikazioen inguruan doan PLE hau aukeratzea erabaki dut. Aipatu beharra dago, naiz eta jende askok mugikor bat poltsikoan eraman, ez dakitela honek zenbateko abantailak eskaini dezakeen, hots, askorentzat mundu ezezagun bat dela uste dut. Ez dakite non dagoen beraien mugikorren muga. Beraz, eskema honetan mugikorrek gure eguneroko bizitzean erabilgarriak diren abantailak adierazten digu.





Bigarren PLE-a
PLE hau gustatu zait norbera eskemaren zentroan agertzen delako. Edonork sarean zehar aurkitu dezakeen aplikazio erailgarriak biltzen ditu eskema honek. Aplikazio hauei esker ikaslea irakas-ikaste prozesuari etekin handiagoa atera diezaiokeela uste dut. Eskeman aplikazio bakoitza zertarakoa balioa duen ondo banatuta agertzen da. Hala ere, eskema pixka bat nahasgarria izan daiteke, hau da, aplikazio bat honen erabilera ikusterako orduan nahasteko aukera dago. Beraz, edukia egokia dela uste dut, baina beste modu baten adieraziko nuke. Aipatu beharra dut, eskema honekin identifikatuta sentitzen naizela. Batez ere, ni erdian dagoen pertsona bezala ikusten naiz, eta sarea eskaintzen dituen aplikazioak ikusteko baliogarria iruditzen zait.

Hirugarren PLE-a
PLE honetan kontzeptuak nahasten direla uste dut. Edukiak jarraitzeko zaila ikusten dut, hots, ez dago batere argi zer esan nahi duen eta ez da ikusten eduki baten ondoren zein doan. Hori ez ezik, aplikazioen izenak agertzen dira, baina hauen deskribapena edo erabilpenaren azalpena falta ikusten dut. Ez da agertzen aplikazio hauek zertarako erabili dezakegun. Aipatu beharra dago, ingelesez agertzen dela, eta hori ni ulertzeko zailagoa dela. Hala ere, esan dudan bezala, aplikazioen deskribapena faltan ikusten dut.

Laburbilduz, informazio garrantzitsua ezagutza bihurtzea izan behar da  eta hau ondoren informazioa sortzea. Horrela, sortutako informazioa zabaltzea izango da garrantzitsuena. Hori horrela izanda, PLE-ak erabiltzen ikasi dezakegu, ezagutza kognitibo altuak garatuz, hala noa: bilaketa, azterketa, informazioaren trataera …

Twitter: @jonrb_92
#ehumooc

2013-11-22

m-learning

, Edukiak modu motibagarri baten jorratzeko interesgarriak dira, ikasleak motibatuagoak egongo dira.

Denbora, lekua...sortzen duten eragozpenak, gainditzeko.aproposak dira. Edozein tokitan besteen informazioa eskuragarri daukagu

Norberaren eskuetan dago zer ikasi, interesen arabera aukeratutako ikasketa bultzatzen da (motibazioa handituz)

Esker, ikasleen eta irakasleen arteko elkarekintza aberatsagoa da. komunikatzeko metodo aproposa izanik.

hezkuntza kalitatea hobetzea bilatzen da teknologia hauekin.

Moodle

Kaixo! hemen aurkitu ahal duzue nire lehenengo asteko 1 jarduera. Moodle inguruan grabatutako audioa
https://soundcloud.com/jon-rabadan/moodle

web 2.0

Hemen aurkitu ahal duzue web 2.0 inguruan egindako mapa kontzeptuala
http://www.mindomo.com/mindmap/cbe8aa7832ce41bb991e45e557615925

m-learnig

Kaixo hemen daukazue M-learning buruz egindako power pointa
http://www.slideshare.net/jonrb92/m-learning-28313094

ehumooc

kaixo! blog honetan link desberdinak aurkituko dituzue, hauek astean zehar egindado e-aktibitateak ikusteko baliogarriak izango dira e-