BEGIRADA BATEKIN ASKO ESAN DAITEKE



Argazkiaren iturria: http://osmelysrosillomgerencia.blogspot.com/2010/11/comunicacion.html

2011-12-15

Euskara

Blog honetan zehar komunikazio terminoaz eta bere ezaugarrietaz hitz egiten egon nahiz, horregaitik uste dut ezinbestekoa dela euskarari aipamen berezi bat egitea, gure komukazio tresna maitagarria delako, askok eta askok erabiltzen duguna. Nahiz eta pertsona askok eguneroko bizitzan ez erabili, nire kasua adibide argia da, beharrezkoa da guztiak ahal dugun neurrian euskaraz berba egitea, horrela zailtasun guztiak gaindituko ditugu. 

Euskara Euskal Herriko hizkuntza da, gure hizkuntza maitea. Euskaraz mintzo egiten dugunei euskaldun deritze. Gaur egun, Euskal Herrian bertan ere gutxiago hitz egiten da, hemen berriagoak diren gaztelania eta frantsesa nagusitu baitira. Baina hori horrela izan harren harro egon behar gara honelako hizkuntza polita izategatik eta ahalik eta gehien zaindu behar dugu, guztiok elkarrekin euskara aurrera jarraitzea lortuko dugu

2011-12-02

Internet aurkitutako orrialde baten informazioa hemen duzue. Garapen emozionalari buruz hitz egiten du, hau da, gelako guztiek jasan ditugun egoeren senpineak aipatzen ditu
http://www.phpwebquest.org/euskera/webquest/soporte_derecha_w.php?id_actividad=1749&id_pagina=1

Bideoak

Modulu lanean agertuko den atal bat hauxe izango da, Bermeoren ezaugarri nabarienak agertzen diran bertan. Kultura Ondareari buruzko lan bat izan da. Gure kasuan arrantzaren bilakaera historikoa portu konkretu batzuetan aztertu dugu; Bermeo, Ondarroa, Santurtzi eta Bilbao.



Musika praktikarako prestatutako abestia hemen daukazue, bertan nire lankide dena Gorka Ramos eta ni agertzen gara, " txori txiki bat" abesten

Lanak

Orain aurtengo ikasurtean egindako lan batzuk aurkeztuko dizkizuet

Musika lana hemen duzue, bertan ekitaldi bat prestatu dugu, pailaso batzuk ekintza desberdinak aurkeztu dute. 6 mailako umeei zuzenduta dago eta ekintza konkretu horiek umeak egiteko prestatuta daude. Nahiz eta hemen lan idatzia agertzen den, bideo bat ere egin dugu, non proposatutako ekintza guztiak praktikara eraman ditugun.

 Euskera mintegirako prestatutako lana hemen duzue, herri ipuinen inguruan doa lan hau.Taldekide bakoitzak ipuin bat prestatu du eta klase aurreran aurkeztu du.



2011-11-14

Power point



Egunon, gaur saretik dagoen powerpoint bat aurkeztuko dizuet, nire gaiaren atal bat azaltzen duena. Honi ezker lehen aipatutako kontzeptu batzuk argitzeko baliogarri izango da. Behin hau ikusita, nire beste artikuluak irakurtzera gonbidatzen dizuet.


Eta orain, nik egindako powerpointa aurkeztuko dizuet, behin slideshare-ra igota. Pasadan urteko lan bat da, nahiz eta gaiarekin lotura zuzena ez izan, aipatu dudan horri hau frogatzeko eta ulertzeko erabili dut lan hau.

2011-11-11

Youtube bideoa

Bideo hau Yotubera igo dut nire kontutik,  lagunekin batera orain dela bi urte egindako pelikula agertzen da. Argazki teknikaz eginda dago , hau da, pertsonaien posizio bakoitzan argazki bat atera eta gero Movie Maker programa erabiliz argazkiak bata bestearen atzean jarriz, pertsonaiak mugitzen direla dirudi.

Blog interesgarri batzuk

Egunon, gaur blog interesgarri batzuk aipatuko dizkizuet.



1- Blog hau nire gairekin lotura zuzena du, komunikazioa lantzen baitu barruan. Magisteritza eskolan ematen dugun gaia aztertzen du nire lankide Pablok. Hain zuzen ere komunikazio gaitasunean ematen ditugun edukiak aipatzen ditu, hau da; gramatika, hizkuntzaren terminoak, ahoskotasuna, euskera eta hizkuntzaren jatorrian zentratzen da.
http://ezgutxiezlarregi.blogspot.com/








  


2- Blog hau nire lankide Sheila Quijadarena da. Nire gaiarekin lotura ez duen arren, interesgarria iruditu zait. Gainera lehenego eskola momentutik ezagutu dudan neska da eta lan guztiak berarekin egin ditut, beraz bere blogari buruz aipamen berezia egitea pentsatu dut.Hezkuntza berezietaz hitz egiten du, hau da, umeak eskola garaian izan ahal dituzten arazoak azaldu eta arazo hauei irtenbidea biltzen du.
http://beti-adi.blogspot.com/













3- Sarean aurkitu dudan blog honetan komunikazio sarrera bat dago, 3-6 urte bitartean hizkuntza eta komunkazio faktoreetan zentratzen da.


http://gelapdi.blogspot.com/2011/02/hizkuntza-eta-komunikazio-unitateak.html

2011-11-10

Taula

 
Gauzak pixka bat argitzeko orain arte idatzitako artikuluen taula egingo dizuet

ARTIKULUAK
DATA
IZENBURUA
1 artikulo
(2011-09-23)
Aurkezpena
2 artikulua
(2011-09-30)
Gaiaren kokapena
3 artikulua
(2011-10-05)
Komunikazio ezaugarriak
4 artikulua
(2011-10-14)
Gorren komunikazioa
5 artikuloa
(2011-10-21)
Testua&diskurtsoa “euskara era komunikazio gaitasuna”
6 artikuloa
(2010-10-28)
Internet
7 artikulua
(2011-11-04)
C-map tolos
8 artikulua
(2011-11-08)
Musika komunikazioa
9 artikulua
(2011-11-09)
Morse kodigoa
10 artikulua
(2011-11-10)
Aurkibidea

2011-11-09

Morse kodigoa

Gaur guztiok noizbait entzun dugu komunikazio baliabide batez hitz egingo dugu. Pelikuletan asko ateratzen da, batez ere arrantza pelikuletan. Filmetan normalean irratia apurtuta dagoenean erabiltzen du kapitaina eta beste itsasontzi batekin komunikatzeko erabili ahal da. Argiarekin zein soinuarekin komunikatu ahal gara metodo honekin. Arrantzarena erabilpen bat da, baina askoz gehiago ditu, hots, gure artean komunikatzeko ere erabili ahal dugu.




Behin pista hauek emadan suposatzen dut asmatu duzuela zertaz hari naizen. Morse kodeaz hitz egin dizuet. Honako hau esan bezala informazio bidaltzeko metodoa da, pultsu luze eta laburra erabiliz letra, zenbaki edo karaktere bereziak adierazi ahal dugu. Pultsu hau aipatu dudan moduan bai argiarekin zein soinuarekin egin ahal dugu.

2011-11-08

Komunikazio musikala

Musikaren bitartez pertsona batek kontzeptu konkretu batengan duen interpretazioa alda dezakegu, hau da, egoera berdin batetan, musika efektu desberdinekin gauza bat edo beste bat guztiz kontrakoa transmititzen dugu. Adibide argia dugu beldurrezko pelikuletan jartzen duten musika, normalean efektu honi ezker beldur gehiago sentitzera bultzatzen gaitu, baina musika hau kentzen badugu, sortuko genukeen beldurra berdina izango litzateke? Argi dago galdera honen erantzuna, hots, pelikula guztiz aldatuko litzateke eta ez zen izango oso beldurgarria.

Beraz, esan ahal dugu musikaren bidez ere komunikatu ahal gaitezkeela. Hau da, gure nahiak edo sentimenduak adierazi ahal ditugu instrumentuen bidez, besteek ulertzeko nahian.

Esandakoa ondo laburtzen duen eszena bat jarriko dizuet, non argi ikusten den musikaren bitartez komunikatu ahal gaitezkeela. Hurrengoko bideoan, Zelanda Berriko errugbi taldea agertzen da, non jaka bat interpretatzen duten, aurkariak beldurtzeko asmoz. Gainera aipatzekoa da, historian zehar ere, musika ezberdinak erabili direla gerra garaietan batez ere, etsaietan eragin zuzena izateko. Honekin esan nahi dut musikaren bitartez, sentimendu edo izaera desberdinak piztu ahal direla.


2011-11-04

C-Map tools

Gaiarekin lotura zuzena ez duen arren, gaur klasean egindako lana aurkeztuko dizuet. Binaka, kide baten laguntzarekin, Lehen Hezkuntzako Oinarrizko Gaitasunak ikuspuntu desberdinetatik aztertu ditugu, bi dekretu moten ezaugarriak ikertuz, EAE ( Euskal Autonomia Erkidegoa) eta NFK ( Nafarroako Foru Komunitatea).

Hemen daukazue aztertu dugun gaiaren eskema

Sheila Quijada eta Jon Rabadan ( 32.taldea)


2011-10-28

Internet

Komunikazio mundua azkenengo urteetan asko aurreratu da, teknologia berriak agertu dira prozesu hau errazten dutenak, hau da, ideiak azkartasun handiarekin  transmititzen eta norberaren erosotasuna handitzen dutenak. Horietako bat internet da, ez da komunikazio metodo berri bat, baizik eta kanal berri bat da, lehen esan bezala erosotasun eta azkartasun handiagoa izatea ahalbidetzen duena. 

Interneten bidez gaur egungo komunikazio metodoen informazioa transmititzen da. Hasiera batean, komunikabide tradizionalak ( idatzizkoa, irratia, telebista) ez dute aurkitzen komunikabide berri baten lehiaketa, baizik eta internetek ate berriak irekitzen dizkie, horrela errazagoa izango dute beraien informazioa zabaltzea; CD-ROM antzera. Beraz, presta elektronikoa prentsa da eta sareko irratia ere irratia da, kanal honen laguntzaz baliatzen dira informazioa leku gehiagotara zabaltzeko. 

Hala ere internet, berezitasun propioak ditu
  •         Beste kanal batzuekin alderatzen badigu, internet kanal unibertsal bat dela esan dezakegu, hau da, mundu osoan zehar zabalduta dagoena. Kanal honek guztien informazioa inolako arazorik gabe jasotzeko aukera du.
  •          Kanal personalizable bat da, hau da, bakoitzak bere gustora moldatu dezake.
  •          Kanal hau modu infinitu batean hedatu daiteke, esan bezala mundiala da.

Interneten karakteristikak aztertzen baditugu, abantailak zein desabantailak aurkitu ditzakegu, beste kanal batzuekin konparatzen badugu ( papera, irrati uhinak …). Alde batetik eboluzio ikaragarria suposatzen du interneten agerpena, batez ere eragozpenak gainditzeko, informazioa leku gutxira heltzea esate baterako. Bestetik, interneten eboluzioa konstante denez, gaur egungo erabilitako baliabide hau zeharo aldatuko da hurrengo urteetan zehar, egungoa atzean utziz.





http://www.argo.es/medios/ponencia.html

http://alumnadodeprimero.blogspot.com/2010/03/como-encender-un-ordenador.html

2011-10-21

Testua & Diskurtsoa

Gaur blog honetan agertuko den posta, lotura zuzena izango du komunikazio gaitasun garapeneko klasean emandako materiarekin. Gizakiok elkarrekin komunikatzeko eta gure ideiak komunean jartzeko erabiltzen ditugun bi ezaugarri, testua eta diskurtsoa, agertuko dira. Aspektu teorikoetan sartu aurretik, diskurtsoa eta testua saindu behar dituzten bi faktore aipatuko ditut; euskaren kalitatea eta komunikatzeko gaitasuna.

Bai testuan zein diskurtsoan erabilitako euskara hiru puntu garrantzitsu izan behar ditu:

· Zuzentasuna; arauen araberako euskara zuzena izan behar da: ortografia, lexiko, sintaxi, ahoskera …

· Jatortasuna; Euskara senaren edo tradizioaren ezaugarriak bete

· Egokitasuna; Idatzitakoaren xedea lortzeko euskara egokia.

Norberak bere bizitzan zehar komunikazio gaitasun egokia izan behar du, horrela testua eta diskurtso aberatsak egingo ahal ditu. Komunikazio gaitasuna ez da teknika hutsa baizik eta gizakiaren gizatasuna areagotzeko modua. Gainera komunikazioan erabilitako hizkuntzak gizakia gizaki egiten du eta hizkuntza gure komunikazio gaitasunaren oinarria da.

Orain diskurtsoa eta testuaren arteko desberdintasunak azalduko ditut:

Hasteko diskurtso arloan hainbat helburu aurkitu ditzakegu; informatzea ( presako albiste, irratia), heztea ( irakaskuntza), pertsuaditzea ( publizitatea, propaganda), entretenitzekoa (antzerkia, zinema) dira horietako batzuk. Gainera gure diskurtsoa ondo transmititzeko diskurtsoa ondo eratuta egon behar da; ondorengo zatiak egoki antolatuta egon behar dira; sarrera, azalpena, arrazoibide, epilogoa.


2011-10-14

Gorren komunikazioa

Hasiera batean komunikazio terminoa eta honen inguruaren ezaugarriak azaldu egin ditut, oraingo artikuluan komunikazio arloan ohikoa den arazo batez hitz-egingo dut.

Komunikazio munduan zati oso garrantzitsu bat aurkitu dezakegu. Zeinu hizkuntza daukagu arlo hori, gor eta mutuek erabilitako mintzaria da eta hauek dituzten arazoei aurre egiteko baliabide aproposa da. Historian zehar pertsona hauek arazo larriak izan dituzte komunikatzeko, beraz hizkuntza mota honen aurrerapena oso interesgarria eta baliagarria izan da pertsona hauentzako. Zeinu hizkuntza begi-zeinuzko hizkuntza da, hau da, bistaren bidez jasotzen da informazio guztia eta ahozko hizkuntza alde batera usten da. 

Aipatu beharra dago zeinu hizkuntza inguruan, munduan zehar hainbat zeinu zabalduta daudela,guztiok ezagunak ditugunak, baina hizkuntza guztiak bezala, tokian tokikoa da, zeinu hizkuntza bakoitza bere eredu edo kode propioa daukate. 

Arazo hau dituzten pertsonak, ez daukate soilik modu bat komunikatzeko, era bat baino gehiago aurkitu dezakegu zeinu hizkuntza arloaren barruan:

· Ahozkoa: Pertsona gor batzuk metodo hau erabiltzen dute hezkuntza inguruarekiko lotura zuzena duelako, orain dela urteak pertsona gorrei derrigortzen zieten modu egokian ahoskatzen eta espresatzen, beraz horretarako ahozko komunikazio erabiltzera derrigortuta zeuden nahiz eta beraien ezer ez entzun

.
· Eskuzkoa: Azkeneko urteetan egindako borrokari ezker, gorren hizkuntzaren errespetua zaindu egin da, honek garrantzia handia hartu du eskolan irakasle bereziak sartu egin direlako, zeinu hizkuntzaren bidez arazoak dituzten pertsonei laguntzeko. Eskolan erabiltzen dena batez ere eskuzkoa da, gainera integrazio maila honetara heltzea laguntzen du munduari zeinu hizkuntza beste hizkuntzak bezain erabilgarria dela erakusteko.

· Idatzizkoa: Ez da ahaztu behar hezkuntzaren helburu nagusietako bat idaztea eta irakurtzea irakastea dela, beraz gure kaligrafia besteek problemarik gabe irakurtzera heldu behar gara. Alde honetan gorrak diren pertsonek ez dute problema handirik, idatzik komunikatu ahal dira, baina arazo nagusiena informazioa jasotzerako orduan aurkituko dute.


2011-10-05

Komunikazio ezaugarriak


Komunikazio hitza latinetik dator “ commnicare” hitzetik hain zuzen ere. Gaur egun eta aitzinean gertatzen den moduan, pertsona garen moduan komunikatzeko ekintza ezinbesteko daukagu, hau da, komunikatu gabe ezin ginateke bizi. Aipatu beharra dago, komunikazioaren munduan hainbat metodo desberdin daukagula zeregin hau burutzeko: Komunikazio bisuala, artistikoa, akustikoa, sentsoriala … Honetaz aparte komunikazio egokia izatea beharrezkoa da pertsona moduan hazteko zein gizartearen partaide izateko.


Pertsonen arteko informazioa transmititzeko hainbat osagai egotea beharrezkoa da; Emailea, hartzailea, mezua, kanala, kodigoa eta ingurua.


· Emailea: Mezua sortzen, bidaltzen duen pertsona edo pertsona taldea.

· Hartzailea: Mezua jasotzen duen pertsona edo pertsona taldea.

· Mezua: Emaileari hartzaileari bidalitako informazio multzoa.

· Kanala: erabilitako baliabidea mezua transmititzeko.

· Kodigoa: Erabilitako arau eta zeinua multzoa mezua bidaltzeko.

· Ingurua: Komunikazioa gauzatzen den egoera.

Hartzaile eta emailearen arteko komunikazioa egokia eta efikaza izateko, egokituta egon behar dira erabilitako baliabideak eta tresnak, hau da, idatzizko, ahozko eta gorputzeko hizkuntzak bien aldetik menperatuak izan behar dira. Mezuen transferentzia egokia izatea lotura zuzena du erabilitako hizkuntzarekin, hots, hartzailea ez badu ulertzen emaileak erabilitzako hizkuntza metodoa, ezinezkoa izango da mezua egoki ulertzea.


2011-09-30

Gaiaren kokapena

Egunon guztioi!

Aste bat pasatu da eta dagoeneko badaukat gaia aukeratuta . Komunikazio metodo desberdinetaz hitz egingo dizuet, honen barruan dauden berezitasunen eta faktoreen inguruan arituko nahiz.

Interesgarria iruditzen zait pertsona bakoitzak teknika eta estrategia desberdinak erabiltzen ditugula ideiak trasminitzeko, baita ere gaur egun komunikazio tresnak zeharo aurreratu direla, eta denboran zehar bide berriak agertzen daudela.

Puntu garrantzitsua da bakoitzak komunikazio inguruan ditugun arazoak gainditzeko erabilitako estrategia, metodologia... desberdinak. Arazo hauei aurre egitek
Añadir imageno erabilitako jarduerak eta pausuak oso baliagarriak dira dauzkagun oztopo horiek gainditzeko. Beraz honen inguruan ere aipamen bereziak egongo dira hurrengo artikuluetan zehar.

Bukatzeko, gai honen inguruan hitz egiteko orduan urte honetan ematen ari ditudan gaiez baliatuko nahiz, hau da, euskara, arte eta musika. Hiru arlo hauek oso baliagarriak egingo zaizkit, komunikazio arloan presentzia handia izan ahal dutelako.


Hau izan da guztia gaurkoz, arratsalde ona pasatu!!

2011-09-23

Aurkezpena

Egunon guztioi!! Jon Rabadan dut izena eta blog honen egilea nahiz. Lehen hezkuntza ikasten dut Leioako Campusean. Astero sarrera berri bat igoko dut, baina oraindik idatziko dudan gaiari buruz salantza ugari ditut, beraz argi dudanean zuek izango zarete lehenak jakiten.

Hau da guztiak gaurkoz, egun ona pasatu eta orain bloga eraikitzeko orduan oinarritu nahizen abesti bat jarriko dizuet, izenburuarekin zerikusi zuzena duena.